Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2003-12-14 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jon Martin

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (7. 2003)
Saioa
2003-12-14 Irun Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Agirre, Amaia
Martin, Jon
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuek hondartzan top-less egin izan duzue aurten arte, baina minbiziagatik bular bana kendu dizuete orain. Zuk, Amaia, hurrengo urtean ere hondartzan top-less egiteko asmoa duzu. Jonek ez. Amaia hasita, hiruna bertso zortziko nagusian.

Deskribapena

Doinua
Santa Barbara zure bizitza A
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2003-12-14 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jon Martin

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Agirre:
Urte luzetan garaitu degu
minbiziaren burruka
bularrik gabe hondartzarako
buelta ez daukat ahaztuta.
Zerbaiten falta soma dezaket
hori ezin dizut uka
ez dugun hori izkutatzeko
premiarik ez dugu-ta.

J. Martin:
Orain artean gu hondartzetan
topless-a eginez tope
baina izarrik ez daukan gaua
oraindikan gaua ote?
Daukadanari begiratuta
oso gustora nengoke
baina tamalez ez dudanari
begiratuko diote.

A. Agirre:
Badegu zerbait ezohikoa bai
ezin nizuke ukatu
baina burrukan garaile gera
hori ez zazula ahaztu.
berez deguna onar ezazu
ez da inoren pekatu
bular handidun emakumeengan
baietz gehiago fijatu!

J. Martin:
Sinetsi nahi dut, sinetsi nahi dut
baina sinesteak lana
hondartza aldean sentituko dut
bertan begirada bana.
Zuk nahi duzuna egizu baina
nik tapatuko dut dana
beraiek nola onartu bada
nik onartzen ez dudana.

A. Agirre:
Bularrik gabe topless-a egiten
nonbait ez zera ausartzen
baina lehengoak ez gera biok
ez al zera konturatzen?
Baina degunaz harro gintezke
ta hasi hortaz pentsatzen
zure burua gordetzen dezu
lehen genduna ezkutatzen.

J. Martin:
Garai batean biak nituen
gaur egun berriz bakarra
ez da erreza emakumeontzat
hori sinistu beharra.
Nahi duzunean bisitatzea
ez denez izango txarra
nere etxean egongo gera
ni ta ez dudan bularra.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra