Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2003-11-16 Eskoriatza Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Maialen Lujanbio

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (7. 2003)
Saioa
2003-11-16 Eskoriatza Txapelketa
Gai-emailea
Aizpuru, Egoitz
Bertsolariak / Egileak
Agirre, Amaia
Lujanbio, Maialen
Lana
Binaka gaia-emanda puntutan
Jarritako gaia
Zoroetxean zaudete biok, telebistari begira. Amaia hasita, puntutan sei bertso osatu arte.

Deskribapena

Doinua
Ortzian izar ederra
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2003-11-16 Eskoriatza Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Maialen Lujanbio

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Agirre:
Telebista aurrean
betiko antzera
M. Lujanbio:
mundu hau jarri dute
aurrekoz atzera
A. Agirre:
ta ez da konponduko
hemendik aurrera
M. Lujanbio:
ni ezin naiz iritsi
hoiek ulertzera.

M. Lujanbio:
Gero esaten dute gu
eroak gerala
A. Agirre:
halako enborretik
halako ezpala.
M. Lujanbio:
Bai, pantailako hoiek
dabiltz gu bezala
A. Agirre:
biok ez ulertzea
ez baita normala.

A. Agirre:
Guk dena ikusten degu
aldrebes baina ondo
M. Lujanbio:
ta holakorik ezin da
ulertu egundo
A. Agirre:
okerrago gaudenik
ez nuke esango
M. Lujanbio:
eroak ez dira ba
beraiek izango?

M. Lujanbio:
Hemen zein dagon sano
zeinek esaten du?
A. Agirre:
Gure ezintasuna
oain ezin gailendu.
M. Lujanbio:
Arren Santa Agedako
esklabutza kendu!
A. Agirre:
Gure burua ezetz
gaur inork zuzendu!

A. Agirre:
Joño, hori ez al da
zure lehengusua?
M. Lujanbio:
Berak ere bazeukan
nik neukan kasua
A. Agirre:
gainera eman dio
Felipei muxua
M. Lujanbio:
hurrena izango du
honako pausua.

M. Lujanbio:
Goenkale zahar hori
gure itxurako
A. Agirre:
gu´re programa hortara
aurkeztu beharko
M. Lujanbio:
hobe telebista hori
itzali ta papo
A. Agirre:
beraz utzi dezagun
Maialen biharko.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra