Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2003-11-01 Hernani Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi"

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (7. 2003)
Saioa
2003-11-01 Hernani Txapelketa
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolariak / Egileak
Mantzizidor, Iñigo "Mantxi"
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Aspaldian ez zara izan hilerrian. Une honetan kanposantura bidean zoaz. Hiru bertso nahi duzun neurri eta doinuan.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Hamaseiko txikia (hg) / Zortzi puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2003-11-01 Hernani Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi"

Neurria:  Hamaseiko txikia (hg) / Zortzi puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Orain hogei bat urte
izan zan okerrik:
gure aitite hil zan
ta banun negarrik...
Geroztik hemen daukat
ahaztu samarrik
baina ez pentsa galdu
dedanik iparrik.
Oroitzen det hark kanta
ohi zun bertso zaharrik...
Oain hilerrira noa
gainera bakarrik
bera bihotzean det
ta badet suharrik
hargatik ez det sarri
etorri beharrik. (bis)

Lehenbiziko pausoa
bera bisitatu
baina gaurkoa ez da
inolaz bukatu.
Uda hontan izan da
zergatik ukatu?
Gure amama joan zen
heriok urkatu.
Lore-sorta harturik
haruntz inguratu
bizirik bezelaxe
pixkat zirikatu:
amama maite zaitut
ta ez da pekatu
ez det errezatu nahi
ta ez hasarratu. (bis)

Egun hau indartu da
urtian-urtian
kontsumismoa degu
hilen gerizpian.
Ez det bat´e gustoko
lehen'e banekian
hala're etorri naiz
penaren nekian.
Aititei aspaldiko
hola esatian
ta erreparatzean
amama maitian
pentsau det: "Etorriko naiz
lasai ta pakian
mundu guztia ez dagon
egunen batian". (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra