Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2003-12-14 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (7. 2003)
Saioa
2003-12-14 Irun Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Maia, Jon
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Ospitaleko itxarongelan zaude, sendagilea noiz etorriko zain. Hiru bertso nahi duzun neurri eta doinuan.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Neurri berezikoak

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2003-12-14 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia

Neurria:  Neurri berezikoak 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Larogeita hamar urte
azkar pasa zaizkit di-da
bizitza gozatua det
merezi nuen neurrira.
Ospitalera heldu naiz
minbizi baten harira
medikuak zer emango
etena edo segida. (bis)
Gauzak bururatzen zaizkit
ta gogoa urrutira
penarik ez dut sentitzen
triste banengo sikira!
Egunak gozatu ditut
urre gorrizko bailira
bildur gabe beitzen diot
heriotzai aurpegira. (bis)

Pasilotikan datorkit
pauso hotsen oihartzuna
lehenago ere baditut
ederki hori entzuna.
Medikuak emango dit
berehala erantzuna
baina horrek ez du beteko
denbora joanen hutsuna. (bis)
Probatu det tristezia
probatu det maitasuna
probatu det erretena
ta famili batasuna
orain lore gorde hori
nola bihurtu asuna
ahal nuena egin nuen
esaidazu nahi dezuna! (bis)

Jaiotzeak heriotza
dauka destino ziurra
aspaldi uxatu nuen
destino horren beldurra.
Diagnostikoa omen
lehengo suaren egurra
baina zer dan badakit ta
hori ez da iruzurra. (bis)
Arnasa hartu nahi det ta
sartzen zait aire apurra
gainean daukat herio
azken hatsaren lapurra
sendian ez negar egin
zuritzen bazait muturra
sendagarri onena det
estaliko nauen lurra. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra