Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2003-11-16 Eskoriatza Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Bixente Gorostidi

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (7. 2003)
Saioa
2003-11-16 Eskoriatza Txapelketa
Gai-emailea
Aizpuru, Egoitz
Bertsolariak / Egileak
Agirre, Amaia
Gorostidi, Bixente
Lana
Binaka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Aspaldiko lagunak zarete. Urteak daramatzazue elkar ikusi gabe. Gaur, zahar etxean egin duzue topo.

Deskribapena

Doinua
Aresoarren bandera
Neurria / Estrofaren izena
KOPLEN MULTZOA

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2003-11-16 Eskoriatza Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Bixente Gorostidi

Neurria:  KOPLEN MULTZOA 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Gorostidi:
Herri batetik bestera
kantuz zenbat ibilera!
Baino denbora itxura danez
joan da aurrera.
Zatoz zaharren etxera
benetan leku txarrera
Amaia hona etortzeko aina
zahartu al zera? (bis)

A. Agirre:
Ez naiz zahartu bai zera!
Ez begiratu atzera
hona etortzeko neronek soilik
egin det aukera;
zoaz laurogei urtera
zaude betiko antzera:
zimurrek pixkat aldatu arren
irriparre bera. (bis)

B. Gorostidi:
Nahiz irriparra ahotan
bizitzarekin borrokan
betiko antzera indartsu zatoz
kolpeka, erronkan.
Biok zahar etxe hontan
izanak gera askotan
baina lehenago aritzen ginen
zaharrei bertsotan. (bis)

A. Agirre:
Hor jo didazu hordago
oroitzapenen esklabo
baina kontua ahaztuta joan
nahi det haratago.
Elkar laguntzen luzaro
aritu ginan oparo
elkarren premin geunden lehenago
ta orain gehiago. (bis)

B. Gorostidi:
Elkar behar guk nabarmen
laguntza gutxi da hemen
hil gaitezela nahi dutelako
ahal degun ondoen.
Hemen triste-triste hiltzen
jarraitzea ez da zuzen
bertso afari bat egingo al degu
anima gaitezen? (bis)

A. Agirre:
Bertso batzuk botatzera
ere animatzen zera
biko ederra egingo degu
guk biok batera.
Utzi bastoia atzera
garai bateko antzera
zure makulu ni izango naiz
hemendik aurrera. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra