Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2003-11-16 Eskoriatza Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Goikoetxea, Aitor Mendiluze

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (7. 2003)
Saioa
2003-11-16 Eskoriatza Txapelketa
Gai-emailea
Aizpuru, Egoitz
Bertsolariak / Egileak
Goikoetxea, Arkaitz
Mendiluze, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Aspaldiko lagunak zarete. Urteak daramatzazue elkar ikusi gabe. Gaur, zahar etxean egin duzue topo.

Deskribapena

Doinua
Aresoarren bandera
Neurria / Estrofaren izena
KOPLEN MULTZOA

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2003-11-16 Eskoriatza Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Goikoetxea, Aitor Mendiluze

Neurria:  KOPLEN MULTZOA 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze:
Bizitzak dakartzan lanak!
Sarri pozak, sarri zamak
denak pasata elkartu gera
lagunak izanak.
Bizi nahiaren afanak
ia dira iraganak
bete al ziren garai batean
egindako planak? (bis)

A. Goikoetxea:
Bizitzan hainbat apuru
izan dut mila helburu
ta berriz ere bizitzan bueltak
elkartu gaitu gu.
Plana ugari badugu
ta nahiz ez nagon seguru
Jaunak laguntzen baldin badigu
beteko ditugu. (bis)

A. Mendiluze:
Jainkoari zenbat aipu
fedea ez zaizu amaitu
baina uztazu hemen biltzea
aski egin baitu.
Nahiz bide bana jarraitu
zahar etxean amaitu
mundua jan nahi genuen eta
munduak jan gaitu. (bis)

A. Goikoetxea:
Hainbeste jaki munduan
denak gure inguruan
ta nik ez dakit nere lagunak
zer gehio nahi duan.
Nik ere zure moduan
kezka bat daukat buruan:
ez ote geran beti elkartzen
hiltzeko orduan. (bis)

A. Mendiluze:
Libratu ahal balitz sikira!
Baina legea hori da
hala're ez izan hain pesimista
tira, lagun, tira.
Gure helburuei begira
batzuek beteko dira
nik nerea det arratsaldeko
tuteko partida. (bis)

A. Goikoetxea:
Gorritu zaigu sudurra
han zimurra, hor zimurra
zuk tuterako beti baduzu
gertu iruzurra.
Zertako egin agurra?
Nahiz eta ez den samurra
ahal dan ondoen pasa dezagun
falta den apurra! (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra