Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2007-09-23 Hernani Txapelketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Gorka Etxeberria

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (8. 2007)
Saioa
2007-09-23 Hernani Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Alberdi, Uxue
Etxeberria, Gorka
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bikote ezkondu berria zarete. Bion etxean bakoitzak bere logela izatea proposatu du Uxuek; alegia, logela banatan lo egitea. Gorkari ez zaio gustatu

Deskribapena

Doinua
Arratsalde on lehendabizitik
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2007-09-23 Hernani Txapelketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Gorka Etxeberria

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Alberdi: Elkarbizitzak berekin ditu
nahiko giltza eta ate;
lehendikan asko dauzkagu eta
zertan jarri hainbat kate?
Nik nahiago dut noizean behinka
lo egitea aparte
eta ez beti hain gertu egon
guk elkar aspertu arte. (bis)

G. Etxeberria: Esan dezuna niretzako da
Uxue oso tristea;
pentsatzen nuen ta pentsatzen dut
"Liberala da gaztea";
senti dudana zuri esatea
hobe berriro hastea:
zein polita den goizero esnatu
ta Uxue zu ikustea. (bis)

U. Alberdi: Arazo hori konpontzea're
nahiko errexa da tira:
nere gelara etorri eta
jarri zaitezke begira;
mantendu nahi dut nik maitasuna
mantendu nahi dut desira;
azkenerako zetazko izarak
burnizko bihurtzen dira. (bis)

G. Etxeberria: Gu berezirik lo egingo degu
baina ez esan inorri;
lehengo duda hoi konponduko dut
prestatu diot ja horri;
ni baino leheno esnatu zaite
ta nire ohera korri
eta Uxue aizu nigana
gosari gabe ez etorri. (bis)

U. Alberdi: Maitasunari sabelarekin
egiten diozu galde
baina gutxinez proposamen hau
zu onartzeko prest zaude;
aparte baina biziko gara
errege-erreginen pare
nik ez baitakit inor maitatzen
pixkat faltan bota gabe. (bis)

G. Etxeberria: Poztu iten nauzu Uxue maite
nere ondoan zaudenean;
aurkitu nizun ta orain gaude
gu biok aldamenean;
sexu jolasak egoten dira
eta zeinenan ohean
kamasutrako postura hoiek
zurean edo nirean? (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra