Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2007-12-16 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Jon Martin

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (8. 2007)
Saioa
2007-12-16 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Martin, Jon
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zu, Irazu, taxi gidaria zara. Gaueko hamaiketan Martin sartu zaizu eta herriko zubirik altuenaren parean hala esan dizu: "Utz nazazu bertan".

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2007-12-16 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Jon Martin

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.M. Irazu: Bizitzak ez al zaitu
batere babestu?
Kartarik onenekin
ez zera aurkeztu;
noski parada denak
daude zure esku;
nik asko kobratzea
nuen lehen amestu
baino hemen gelditzeak
preziorik ez du.

J. Martin: Ez ba bizitzak ez nau
gehiegi babestu
ta kartarik onenak
ez dizkit aurkeztu;
nik bizitza hobe bat
nahi nuen amestu;
bidaian lehen zatiak
zailtasunik ez du
ta bigarren zatia
utzi nire esku.

J.M. Irazu: Bigarrengo zatia
al da askagarri?
Heriotza ez baita
beti bizi berri;
Ni heriotzan taxi?
Fama hori ez jarri!
Kontzientziak buelta
nola eman horri?
Goazen lehengo lekura
ta oinez etorri!

J. Martin: Heriotza gidari
ze gidari peto!
Bizitzeko ez naiz kapaz
baina bai hiltzeko
jadanik ez bainaiz gai
oinez etortzeko;
utzi ni eta zoaz
hemendik! Hobeto...
Ez dizut eskatuko
bultza egiteko.

J.M. Irazu: Noski nere asmoa
ez zan bultzatzea.
Hogei urtez gazte bat
nolako trantzea!
Neretzat da mingarri
hola bukatzea;
goizeko lauak dira
ta martxan kotxea...
Benga eramango zaitut
nun dezu etxea?

J. Martin: Aspaldi itsasora
bota nuen giltza
ta nere zoriona
ere da murritza;
hau erabakita dut
alperrik zabiltza!
Begiratu hor behera
hori da baldintza;
bizi ez garenentzat
hori da bizitza.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra