Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2007-12-16 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Aitor Sarriegi

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (8. 2007)
Saioa
2007-12-16 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Gaztelumendi, Beñat
Sarriegi, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Etorkinak zarete. Gaur, zuen nagusia esku burdinak jarrita atera du poliziak lantokitik.

Deskribapena

Doinua
Hamaika aldiz daukazu lehendik A
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2007-12-16 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Aitor Sarriegi

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Sarriegi: Herri hontara etorri eta
magrebiarrak izanik
guretzat ez zen beste guztiek
daukaten moduko lanik.
Azken berriak ikusi ondoren
horren garbi ez daukat nik:
hura bai preso joan da baina
ez gera libre oraindik.

B. Gaztelumendi: Miseri baten trukean jardun
gera uda eta negu;
bera kartzelan sartuko dute
zer egin behar ote du?
Bera juan da baino hala're
kinka larrian gaude gu;
bera kartzelan sartuko dute
guk lo nun egingo degu?

A. Sarriegi: Bidean bertan pasa ondoren
nahikoa kalamidade
lan triste hontan ibili gera
biok esklabuen pare;
etxerik gabe paperik gabe
eta orain lanik gabe...
Etorri ginen lehen egunean
bezalaxe ez al gaude?

B. Gaztelumendi: Lehen egunean bezela gaude
orduan gisan apal gu;
ezin gentzake seguru jakin
nun behar degun afaldu.
Bigotedun bi polizi dira
negutegira azaldu;
haiek domina jantziko dute
eta guk guztia galdu.

A. Sarriegi: Baina gurekin ez dira Beñat
hoiek jarrera malguko;
nahiago nuke gure ondoren
ez balira azalduko!
Berriz zerotik hasi gaitezen
ez gaituzte apalduko
baina ez degu gure burua
lehen bezain merke salduko.

B. Gaztelumendi: Baino mesedez esan zaidazu
siniste al dezu benetan?
Lehen egunean bezala segi
nahi al dezu ametsetan?
Zuk badakizu jardungo gera
biok edozein lanetan
beltzok tokirik ere ez degun
Europa zuri honetan.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra