Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2007-09-23 Zaldibia Txapelketa [Bertsoa] / Zigor Iriondo "Zipri", Iñigo Izagirre
2007-09-23 Zaldibia Txapelketa [Bertsoa] / Zigor Iriondo "Zipri", Iñigo Izagirre
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I. Izagirre: Ordiziko subastan
nengoen serio;
asko ordaindu behar
ze erremedio!
Semeak kuadrilari
dena eman dio;
kuadrila osoak ez du
hainbeste balio! (bis)
Z. Iriondo: Hemen juntatu gera
horrenbeste lagun
eta gazta jaten gu
ederki gea jardun.
Ordizin erosia
dezu gazta ordun...
Nun erosi zenuen
galdetu behar nizun. (bis)
I. Izagirre: Bihar bertan lanera
zoaz berehala
hau dana ordaintzea
ez baita makala.
Pozten naiz: gutxienez
badaukat azala;
uste det katuantzat
lujo gehitxo dala. (bis)
Z. Iriondo: Haserre zaudela zu
naiz konturatu-ta
lasaitu zaitez aita
uztazu burruka;
ez al zaude ba aita
orain ohartuta?
Semea behintzat dago
alimentatuta. (bis)
I. Izagirre: Nahiz lotsa ematen didan
honi seme deitzen
berriro ere jarriko
zait hau gizen-gizen;
bihar Arzakekin naiz
gelditu afaltzen
eta eskerrak ez dun
bat'e entenditzen! (bis)
Z. Iriondo: Jakin, lagunak oso
ondo gerau dira
ta ez dira kexatu
oraingoan tira!
Ta zerbait esatea
orain komeni da:
hurrengo urtean berriz
joan zaitez perira. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra