Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2007-11-17 Eskoriatza Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Uxue Alberdi
2007-11-17 Eskoriatza Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Uxue Alberdi
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
U. Agirre: Haragia kanpora
ta berdurak arau
neri iruditzen zait
ia-ia barau.
Luze segi ezkero
gure joera hau
osasunak ez baino
tristurak hilko nau. (bis)
U. Alberdi: Porruak, leka, aza
ta letxuga fina?
belarjalea naiz ni
ardiak adina;
nahiz eskertzen dizudan
zure ahalegina
ez dezu egin beharrik
andrian berdina. (bis)
U. Agirre: Zuk jan klase honetan
dezu mila fede;
berdura ta lekale
danak ditu bere.
Baina zuk ere aldatu
egizu mesede
laister ez dezu izango
nundik heldu ere! (bis)
U. Alberdi: Ez bazaizu gustatzen
zuretzako kalte
haragirikan ez zait
neri falta bat'e;
baina nik maite zaitut
ta aditu maite:
mingain urdinarekin
kontuz ibil zaite. (bis)
U. Agirre: Hori nundik datorren
jardun naiz galdezka
nerekiko bainuen
egundoko kezka;
mingain urdinerako
nahiz ta gogor presta
zurekin bizi ezkero
arriskurik ez da. (bis)
U. Alberdi: Ez du nahi berderikan
ez du nahi belarrik
diferentziak ez du
berez ezer txarrik.
Nik ez daukat txuleta
gorrien beharrik
haragia maite det
zurea bakarrik. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra