Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2007-12-01 Ordizia Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Gurrutxaga, Aitor Sarriegi

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (8. 2007)
Saioa
2007-12-01 Ordizia Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolariak / Egileak
Gurrutxaga, Iñaki
Sarriegi, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuk, Iñaki, bost urte daramatzazu astero-astero Alkoholiko Anonimoen bilerara joaten. Aitor gaur etorri da lehen aldiz.

Deskribapena

Doinua
Aresoarren bandera
Neurria / Estrofaren izena
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2007-12-01 Ordizia Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Gurrutxaga, Aitor Sarriegi

Neurria:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Gurrutxaga: Luzeak ziren egunak
edan ta edan jardunak
baina oraintxe bukatu dira
momentu ilunak:
hemen dauzkazu lagunak
orain behar dituzunak;
anonimoak baina guztiok
gera ezagunak. (bis)

A. Sarriegi: Hasi zinenetik garaiz
aditu izan dizut maiz
eta pentsatu det neurekiko
ez dit egingo gaitz;
natorrela ere sinesgaitz
ez noski aldarte lasaiz?
Arratsalde on Aitor naiz eta
alkoholikoa naiz. (bis)

I. Gurrutxaga: Ni Iñaki ta hau Unai
pozik gaude eta alai
haseran denok gaude urduri
ta izerditan blai;
zu ez omen zaude lasai
hori ez det sinistu nahi;
guk lagunduko dizugu zuri
zuk guri ere bai. (bis)

A. Sarriegi: Mundu hontan sartu nintzen
ta ez nintzen atrebitzen
baina azkenik etorri eta
hor nago aditzen;
zenbat pertsona ta izen!
Gaur etorri arren zuzen
ez dakit ziur bihar berriro
etorriko naizen. (bis)

I. Gurrutxaga: Beldurrak hartu zaitu zu
hori gertatzen da usu;
zure bizitza berriz ez zazu
bihurtu alkohol putzu;
zeure kezkak badituzu
baina goazen pausuz pausu
eta botila erdi beterik
ikusiko duzu. (bis)

A. Sarriegi: Kontu hau ez da atsegin
familian zenbat samin!
Eta ez nuen segi nahi noski
nik bizitzan berdin;
sorgindu nauzu hitzekin
ta egingo dut ahalegin
bost urte barru berriro ere
hemen egon nadin. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra