Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2001-03-24 Hernani Txapelketa [Bertsoa] / Mikel Aginaga, Aritz Zerain

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako Sailkapena (2001)
Saioa
2001-03-24 Hernani Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Aginaga, Mikel
Zerain, Aritz
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bi mendizale zarete. Pirineoetako mendi aterpe batean ezagutu zenuten elkar bart, baita elkarrekin oheratu ere. Mikelek, goizean dena prestatu eta mendira joateko asmoa du. Aritzek ez du mendiarekin ezer jakin nahi.

Deskribapena

Doinua
Dama gazte xarmant bat
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2001-03-24 Hernani Txapelketa [Bertsoa] / Mikel Aginaga, Aritz Zerain

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


AGINAGA:
Hemen gelditzerikan
ez zazula uste,
edozer emango dut
iristean truke;
gailurra jotzeak du
hainbeste bertute,
atzo jo nuen eta
berriz jo nahi nuke.(bis)

ZERAIN:
Abiatu asmotan
tirri eta tarra,
nahikoa erakutsiz
badula indarra;
baina ni aurkitzen naiz
kezkati samarra,
gaurko gailurra bada
atzo bezain txarra. (bis)

AGINAGA:
Benga anima zaitez
lagun buru arin,
gailurra joko degu
eta ahal bada fin;
zure alperkeria
behar dezu ekidin
harremana osoa
bilakatu dedin. (bis)

ZERAIN:
Zu ze harremanetaz
holakoik esaten?
Hara gomendio bat
goruntza ez irten;
garbi ikusi baitet
zerala oso kirten,
askoz trebego zera
beheraka juaten. (bis)

AGINAGA:
Atzo egin ginaden
gu biak ezagun
eta oharkabean
bilakatu lagun;
zu mendiaren kontra
horrela ez jardun,
nere mendiak oso
gustoko zenitun. (bis)

ZERAIN:
Ez negon hain gustora
bukatu ostean,
nahiz ona zala uste
horretan hastean,
mendian bezelaxe
neretzat kaltean,
atzo galdu egin nintzen
ni laino artean. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra