Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2001-05-18 Ordizia Txapelketa [Bertsoa] / Nahikari Gabilondo, Alfonso Jimenez

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako Sailkapena (2001)
Saioa
2001-05-18 Ordizia Txapelketa
Gai-emailea
Aldanondo, Igor
Bertsolariak / Egileak
Gabilondo, Nahikari
Jimenez, Alfonso
Lana
Binaka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Ez dira bi urte zu, Alfontso, Nahikariren ezkontzan izan zinela. Berriro ezkondu nahi duela eta, berriro gonbidatu zaitu ezkontzara.

Deskribapena

Doinua
Orain hasi bihagu
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2001-05-18 Ordizia Txapelketa [Bertsoa] / Nahikari Gabilondo, Alfonso Jimenez

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


JIMENEZ:
Ez zendun ondo egin
lehenengo aukera,
ez al zinen agertu
ondo eliz aldera?
Eta ba omen zoaz
berriz ezkontzera...
nere propinatikan
biziko al zera?

GABILONDO:
Zu gonbidatzeari
behar nion ekin,
lehen ere han zinen
ta orain ere berdin;
arren lagun bezala
portatu zaitez fin,
baina etorri traje
desberdinarekin.

JIMENEZ:
Jadanikan ez zera
lehengoaren jabe,
ilusioa zendun
ezkontzan zutabe;
egia esango dizut
suabe-suabe:
ezin dela ezkondu
maitasunik gabe.

GABILONDO:
Primeran pasatzeko
premiaz gaude gu,
zu zaitut nire lagun
zu zaitut eredu;
ta etorri zaitezen
hamaika erregu,
hirugarren senarra
hautatuko degu.

JIMENEZ:
Ezkontza ta ezkontza
dezu zuk ahoan,
ondo pasatu gendun
guk hango giroan;
nere proposamena
eduki gogoan:
zu nirekin ezkondu
hirugarrengoan.

GABILONDO:
Ez dezu etorri nahi
nere ezkontzara,
nonbait bidean bada
makina bat traba.
Zurekin ezkontzeko
esan dezu hara!
Orduan ezkontzara
joango al zara?

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra