Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2001-04-27 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Nahikari Gabilondo, Aitor Sarriegi

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako Sailkapena (2001)
Saioa
2001-04-27 Amasa-Villabona Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Gabilondo, Nahikari
Sarriegi, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuek biok duzue bikotekidea. Zuk, Nahikari, bikotekidea edozein unetan muxukatzen duzu. Zuk, Aitor, leku eta une jakin batzuetan bakarrik.

Deskribapena

Doinua
Urzo xuri pollit bat A
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2001-04-27 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Nahikari Gabilondo, Aitor Sarriegi

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


GABILONDO:
Mutil-laguna badet
altu bezain guapo,
harekin pasiatzen
ibiltzen naiz bapo;
muxukatu behar bada
gustora beharko,
denborarik ez dago
maitasunerako.

SARRIEGI:
Badezu muxurik ta
badezu indarrik,
nerearekin ez det
holako sugarrik;
jendeari ez daukat
azaldu beharrik,
bionak behar baitu
biontzat bakarrik.

GABILONDO:
Hura besarkatu ta
makina bat saio,
dena konpartitzeko
ginelako jaio.
Lotsa albora utzi
zazu, ze arraio!
Bihotzai beti kasu
egin behar zaio.

SARRIEGI:
Aizu, hau ez da lotsa
jarri zaite adi,
zuek hor zabiltzate
ari eta ari;
ikasiko dezula
ziur naiz Nahikari
balioa ematen
bakardadeari.

GABILONDO:
Bihotza nagusi det
nere zentzunean,
mugarik ez daukagu
guk maitasunean;
goxoki trata zazu
nahi duen unean
edo faltako dezu
behar dezunean.

SARRIEGI:
Nik goxo tratatzeko
hartu ohi det beta,
baina zu entzun orduko
belztu zait kopeta.
Alperrik egin dezu
nerekin hizketa
bakoitzak bere eran
maitatzen du eta.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra