Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1989-04-23 Baigorri Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Fermin Argiñarena, Joxe Miel Argiñarena

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (18. 1989)
Saioa
1989-04-23 Baigorri Txapelketa
Gai-jartzailea
Landart, Daniel
Taberna, Mikel
Gai-emailea
Landart, Daniel
Bertsolariak / Egileak
Argiñarena, Joxe Fermin
Argiñarena, Joxe Miel
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zaldi lasterketa batean gaude. Zuk Joxe Fermin lau mila duro edo mila franko jokatu dituzu Joxe Migelen alde. Zu Joxe Migel lasterketa egitera asto zahar baten gainean etorri zara. Joxe Fermin has bedi.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1989-04-23 Baigorri Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Fermin Argiñarena, Joxe Miel Argiñarena

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


JF Argiñarena:
Jinete honekin nitun
eginak lainezak
begira zer ekartzen
entrenatu ezak
alto zaharraren pausoak
dira aldrebesak
lekutara joan dira
gaur nere ametsak

J.M. Argiñarena:
Nere asto zaharrarekin
egin det ahalegin
apustuan saiatu naiz
beti jator ta fin
galdu detela ta zertan
daukat hainbeste min?
trabesa nik esanda
hik ez dek gaur egin.

J.F. Argiñarena:
Jokatzen dun guztiak
beldur izaten du
eta kontu hoietan
egi esaten du
Norteko tren zahar baten
antza ematen du
nunbait lastoarekin
dute ta mantendu.

J.M. Argiñarena:
Etzakela hemen esan
gaur konku txororik
ez diat nik baldarka
emanda pausorik
ta etzaikela ahaztu
nik esandakorik
ez al dakik ez dagola
joko segurorik.

JF Argiñar.:
Joku segurorik ez
nago ohartuta
hogei mila pezta naiz
gaurkoan galduta
zerbait egitera ni
nago behartuta
mugituko da astoa
piper bat sartuta.

J.M. Argiñar.:
Asto zaharrari piparra
sartu edo ez sartu
erreminta zaharra ez zak
horrela behartu
egin zitekenik nik
ez diat ukatu
badakik hurrengoan
nere alde ez jokatu.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra