Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1990-04-08 Goizueta Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Fermin Argiñarena, Bittor Elizagoien
1990-04-08 Goizueta Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Fermin Argiñarena, Bittor Elizagoien
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Argiñarena:
Badakizute zer gertatu dan
garbi dezu ikusia
gizon bat aske edo ta lotu
hortxen daukagu auzia
han askatzeko ahalegin denak
egin nun ta merezia
bitartekotzat ni izan nintzan
salbatzearren bizia
eta gartzelan gaur egoteko
hori da erru guzia.
Elizagoien:
Egun batean hartu ninduten
eta ninduten estutu
eta laguntza lagun maitea
ez zenduan zuk ukatu
baina beraren ordez neronek
diru pila bat pagatu
dirua zendun Iparraldera
kontrabandoan pasatu
larogei miloi eman nizkizun
ta gehiago ez eskatu
Argiñarena:
Ez nuan uste gaur entzuterik
horrelako aitormenik
zure bizia nik salbatu ta
hau esateko baimenik
poliziaren isilka jardun
ez det galdua kemenik
zuk ordaindua zendun dirutik
ezertxo ez det jaso nik
nahiz gartzelan ni zu libre zaude
eta ez det beste penik.
Elizagoien:
Ni libre nago eta zu preso
hori zure apurua
nerbiosoa jarri bait zaizu
orain zure ingurua
ez pentsa gero nagoenikan
buru gainetik txorua
zu askatzeko bero nezake
gorputza eta burua
baina itzuli lehendik emana
dadukazuten dirua.
Argiñarena:
Txakur txiki bat ez nuen jaso
ta zabiltza malamente
argi ta garbi hitzegin dizut
ta daukat burua tente
Euskal Herriko langile askok
jasan dute hainbat kalte
eta zu libre utzi zaituzte
oraindik bait zera maite
zuregatikan lotu nautela
gutxinez kontura zaite.
Elizagoien:
Gauza garbiak esaten hemen
orain nahi nuke nik hasi
mundu guziak zer pasatu dan
hementxe dezan ikasi
diru mordoa kobratu zendun
bere I.V.A. eta guzi
orain gartzelan zaude zu baina
eduki arren desgrazi
egia esan beste gauzarik
zuk ez zenduan merezi.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra