Bertsos - View details   To know more about this section

1990-04-08 Goizueta Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Fermin Argiñarena, Bittor Elizagoien

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (19. 1990)
Performance
1990-04-08 Goizueta Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolaris / Authors
Argiñarena, Joxe Fermin
Elizagoien, Bittor
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zu Joxe Fermin, orain gartzelan zaude, bahitua edo sekuestratua egon zen Bittor askatzeko negoziazioan bitartekari lanak egin zenituelako. Zu Bittor, lehen bahitua egon ondotik, orain libre zaude. Hiruna bertso hamarreko haundian, Joxe Fermin, gartzelan dagoen bitartekaria hasita.

Description

Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1990-04-08 Goizueta Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Fermin Argiñarena, Bittor Elizagoien

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Argiñarena:
Badakizute zer gertatu dan
garbi dezu ikusia
gizon bat aske edo ta lotu
hortxen daukagu auzia
han askatzeko ahalegin denak
egin nun ta merezia
bitartekotzat ni izan nintzan
salbatzearren bizia
eta gartzelan gaur egoteko
hori da erru guzia.

Elizagoien:
Egun batean hartu ninduten
eta ninduten estutu
eta laguntza lagun maitea
ez zenduan zuk ukatu
baina beraren ordez neronek
diru pila bat pagatu
dirua zendun Iparraldera
kontrabandoan pasatu
larogei miloi eman nizkizun
ta gehiago ez eskatu

Argiñarena:
Ez nuan uste gaur entzuterik
horrelako aitormenik
zure bizia nik salbatu ta
hau esateko baimenik
poliziaren isilka jardun
ez det galdua kemenik
zuk ordaindua zendun dirutik
ezertxo ez det jaso nik
nahiz gartzelan ni zu libre zaude
eta ez det beste penik.

Elizagoien:
Ni libre nago eta zu preso
hori zure apurua
nerbiosoa jarri bait zaizu
orain zure ingurua
ez pentsa gero nagoenikan
buru gainetik txorua
zu askatzeko bero nezake
gorputza eta burua
baina itzuli lehendik emana
dadukazuten dirua.

Argiñarena:
Txakur txiki bat ez nuen jaso
ta zabiltza malamente
argi ta garbi hitzegin dizut
ta daukat burua tente
Euskal Herriko langile askok
jasan dute hainbat kalte
eta zu libre utzi zaituzte
oraindik bait zera maite
zuregatikan lotu nautela
gutxinez kontura zaite.

Elizagoien:
Gauza garbiak esaten hemen
orain nahi nuke nik hasi
mundu guziak zer pasatu dan
hementxe dezan ikasi
diru mordoa kobratu zendun
bere I.V.A. eta guzi
orain gartzelan zaude zu baina
eduki arren desgrazi
egia esan beste gauzarik
zuk ez zenduan merezi.