Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1987-12-13 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Juan Mari Areitio

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (1. 1987)
Saioa
1987-12-13 Gasteiz Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolariak / Egileak
Areitio, Juan Mari
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Reagan eta Gorbachoven arteko paktoa.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1987-12-13 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Juan Mari Areitio

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mundu honetan aspaldi baten
nunahitik dator ekaitza
konpondu nahian dabiltza nunbait
mundu ondoko bizitza.
Errusi eta Ameriketan
hor alkarturik dabiltza
ez dakit nolakoa izango dan (bitan)
horrek dakarren emaitza.

Nabaritzen det amerikarren
politikari zikina
alde batera eginkizunak
beste aldera mingaina
Mundu triste hau ikusten dogu
hor inpernu bat egina
ia zertxobait konpondutzeko (bitan)
badago behintzat premina.

Pozgarria da indar haundi bi
hola alkartuta ikustea
eta zertxobait lortuko dala
hori da nire ustea.
Zenbat aldetan sortzen zaizkigun
hemen sua eta kea
denon artean behin betirako (bitan)
lortu dezagun bakea.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra