Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1987-12-06 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Jon Enbeita

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (1. 1987)
Saioa
1987-12-06 Durango Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolariak / Egileak
Amuriza, Xabier
Enbeita, Jon
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuek, auzo bereko neskamutilak zaree. Xabierrek, neska honek, zuri Jon, mutilari, inoz ez zaituela neskakaz ikusten dinotsu.

Deskribapena

Doinua
Praixku Galtzazarreta A
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1987-12-06 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Jon Enbeita

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Amuriza
Zure atzean nabil
mutila jo ta ke
neskari hori beti
gustatutzen jake.
Neskakin ia ez zaitut
nik ikusten bape
zein kanal darabilzun
jakin gura neuke.

Jon Enbeita
Ez zaizu damutuko
hori esaterik
nik neskari ez diet
zabaltzen aterik.
Zeu ikusita nago
ni pozez beterik
bihotz honek ez bait du
zeu beste maiterik.

Amuriza
Oraintxe jarri naz ni
mutilan maitean
ez neban amaitu nahi
holako bakean.
Zatoz nahi dozunean
hurrengo batean
bitartean bistatik
ezkutau naitean.

Jon Enbeita
Nire hitzak damotsu
hainbeste arazu
hala ta guzti ere
neska zai naukazu.
Ondo pasa gindezke
aurrerantz ni ta zu
ez zara damutuko
probatzen banauzu.

Amuriza
Gauza ona probatzea
gozoa benetan
holako aukerarik
ez neban kontetan.
Ezkondu be egingo
nintzake berbertan
biharamon goizerako
alarguntzekotan.

Jon Enbeita
Kontuan ez al zera
zu egingo jausi?
lotsaren kate hori
behar duzu hausi.
Neska ikusten zaitut
nahikoa itsusi
zoriona auzoan
ta ezin ikusi.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra