Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1990-12-09 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Abel Enbeita, Jon Enbeita

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (2. 1990)
Saioa
1990-12-09 Durango Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolariak / Egileak
Enbeita, Abel
Enbeita, Jon
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Jon eta Abel Enbeita. Zu Jon, ospitaletik urtenda, zu Abel, Burlatako brujoarenetik zatozela, herriko plazan aurkitu dozue alkar. Biok bihotzekoak jota zagoze.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1990-12-09 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Abel Enbeita, Jon Enbeita

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Jon:
Bihotzeko mina da
denontzat zorrotza
norberak sentitzea
benetan mingotsa
ospitaletik nator
barruz nago hotza
entzun nahi nuke orain
nik zure aitortza
Burladatikan zelan
dakarzu bihotza.

Abel:
Atakea izan nuen
iaz gaurko datan
ta geroztik hor nabil
arnasaren faltan
Burlatara joan naiz
hemen nator bueltan
esango dizut lagun
izan den nolatan
bihotz barria jarri
didate Burlatan.

Jon:
Hau da ene laguna
nahi eta ezina
ezin baretu gure
bihotzeko mina
zuk bedarrak dituzu
ta nik medizina
baina alperrikoa
gure ahalegina
ezin dogu aurkitu
inun atsegina.

Abel:
Holantxe nenbilen ni
ate denak hertsi
aurrera jarraitzeak
ez zuen merezi
mediku askok nindun
ta sarri ikusi
azkenez Burlatara
joan naiz ihesi
medikuetan ezin
gehiago sinetsi.

Jon:
Gu ezin gara bizi
lagun gizalegez
egoera hau ez da
eroaten errez
betetikan bestera
eskean negarrez
biok ere gabiltza
banan nahiko nekez
sinetsi erain baina
inork sendatu ez.

Abel:
Bihotza gaixoa zen
gainera zeharo
luzaro ibili naiz
minaren esklabo
medikuak ikusi
ta askoz txarrago
zertarako jarraitu
hain nengon arraro
medizinarik gabe
sendatuta nago.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra