Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1990-12-02 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (2. 1990)
Saioa
1990-12-02 Gernika-Lumo Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolariak / Egileak
Elortza, Igor
Iturriaga, Unai
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuek telebista aurrean zagoze. Zuk Unai, "Funtzioa" ikusi gura dozu; zuk lgor, ostera, "Tal para cual".

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1990-12-02 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Unai:
Honekin konpontzea
ez da horren errez
telebista aurrean
lehertzen da barrez
musu faltsuak eta
berriro "del revés"
askoz hobeak dira
Teo eta Txarles.

Igor:
Aldatu ta aldatu
hortxe gabiltza fin
"Tal para cual" ikusten
hainbeste ahalegin
hausnarketa egin nahi dut
horko galderekin
gero probak eiteko
nire neskarekin.

Unai:
Konponduko ote gara
baina ez oso erraz
nire "Funtzio"rikan
ez duzu nahi beraz
musuak ikutuak
eta gonak hegaz
lizunkeria da ta
gainera erdaraz.

Igor:
Erderaz dala eta
hainbeste enpeino
diskusioan heldu
gara gaur honaino
"Tal para cual" hobe da
ez euki engaino
lau gixajo saltoka
ikustea baino.

Unai:
Bietan ein dezagun
gaurkoan aproba
susmoa igarri dut
behera eta gora
ta hori esatea
hobe izango da
bera joango litzake
bertara gustora.

Igor:
Nik "Tal pa cual" ta berak
"Funtzio"z dizdira
hemen gaudela bata
besteai begira
baina gu bagaitezke
jada erretira
berriketan gaudela
biak buka dira.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra