Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1990-01-21 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Larrañaga, Imanol Lazkano

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Eguna (22. 1990. Donostia)
Saioa
1990-01-21 Donostia Jaialdia
Bertsolariak / Egileak
Larrañaga, Anjel
Lazkano, Imanol
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Lazkano aita da eta Larrañaga bere semeak aitaren lehenagoko andregaiarekin egon dela esan dio.

Deskribapena

Doinua
Kantatzera nijoa
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1990-01-21 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Larrañaga, Imanol Lazkano

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Larrañaga
Horra kale aldean
gertatu zaidana,
ez dakit Joxepa zen
edo-ta Juana,
garai batean zure
adiskide izana,
oraindik ere zutaz
oroitutzen dana. (BIS)
Lazkano
Intxaurraren azpiko
muxu bat medio,
konfesatu zuen da
betiko adio,
orain al du neretzat
hainbat amodio?
Don Pedroren sermoiak
ahaztu al zaizkio? (BIS)
Larrañaga
Oraindik kezkati du
bihotz elbarria,
hautsi zendutelako
lehengo uztarria,
eta nabari zaio
zugan egarria,
ama ere ez al dago
zerbait igarria? (BIS)
Lazkano
Orduan egon balitz
lotu desiuan,
aski zun segitzea
nere leziuan,
ez naiz ahaztuko egin
zidan aziuan,
ni utzi ta sartu zan
kongregaziuan. (BIS)
Larrañaga
Nahizta pasatua den
urtietan gora,
oraindikan zertxobait
nahi lukien lora,
zuk maite zazu ama
zahartuta ez txora,
bi andre ez litezke
eduki gustora. (BIS)
Lazkano
Nunbait orain maite nau
eta lehen gorrota,
Mariaren alaba
askoren porrota,
oraindik martxan jarri
nahi badu errota,
Don Pedrok hartuko du
soltero dago-ta. (BIS)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra