Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1988-08-07 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Imanol Lazkano, Jokin Sorozabal

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1988-08-07 Usurbil Jaialdia
Bertsolariak / Egileak
Agirre, Joxe
Lazkano, Imanol
Sorozabal, Jokin
Lana
Hirunaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Agirre emaztea da eta Sorozabal senarra. Naiz eta urte bete ezkondurik egon, oraindik ez dute haurrik, eta biak bata bestearen aitzaki dabiltza. Halako batean Lazkano brujoarengana joan ziren.
Gaiari oharrak
BIETAN ZEIN?

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1988-08-07 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Imanol Lazkano, Jokin Sorozabal

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Agirre
Alkarrentzako izanak arren
guk behar hainbat maitasun,
uste bezela orain arteko
gauzak ez zaizkigu, ez jun,
aizu andrea nik pentsatzen det
falta zuk ote daukazun,
ea brujoa zer kontseju ta
zer erakusten diguzun!
Sorozabal
Andrea eta gizona hemen
jarrita gaude auzian,
umea naita gure eskutan
hori ezin ikusian,
baina uste det gu ez gerala
e(g)ongo denbora luzian,
behar bezela portatuz gero
eskatzen zaizun guzian.
Lazkano
lkusitzen det sufrimentuan
dagola andre gajua,
senarrak duen boltimetroa
nuribait daduka bajua,
aurretik ere ematen nion
inutil baten tajua,
zezen hoberik ez dan tokian
alperrikan da brujua.
Agirre
Ezkon aurretik esaten zidan
oso sasoiko zegola,
berihalaxe loratzen zala
gizon txiki honen arbola,
seguru dakit nere jardina
oso sasoian dagola,
ta pentsatzen det beste batena
joan beharrean nagola.
Sorozabal
Gure andreak ohean ez du
abilidade askorik,
zerbait ikasi lezake baina
ez omen dauka asmorik,
inoiz garaia etortzen bada
ez du izaten gogorik,
zuk ez daukazu hori konpondu
lezaken indiziorik.
Lazkano
Normala data haurtxo berriak
komeni dira herrian,
horregatikan jarri nahi ditut
tokatutzen dan neurrian,
ea andrea egunen baten
loritutzen dan gerrian,
ilargiari begiratuta
proba ezazu hilberrian.
Agirre
Brujo maitea entzuna dizut
zure oraingo esan era,
hamaika ibili eginak degu
atzera eta aurrera,
lehen ere denak probatu ditut
hilberri eta hilbera,
baina honekin jai dadukat nik
alper-alperrik a(r)i gera.
Sorozabal
Honek diona probatu dula
ilargiaren bolara,
eta nerekin ezkontzea da
beraren ustetan traba,
dudarik gabe hemen errua
andre txolin honena da,
hazi onenak alperrik dira
baratza onik ez bada.
Lazkano
Nere langintzan jakin izan det
hamaikatxo honen berri,
ta hauek ere al baldin badet
martxan nahi nituzke jarri,
andre maitea entzun zaidazu
ez zaitezela zu harri,
han oporreta(ra) bidali eta
zeu bakarrikan etorri.
Agirre
Pentsamentua hartu du hortek
okerra konpontzekoa,
asmoa berak hartu du nunbait
ne(r)i hazia jartzekoa,
baina partoa izan litake
estuasun latzekoa,
baldin burua ekartzen badu
berak duan antzekoa.
Sorozabal
Nere andreak plan berrik ditu
denok zerate testigu,
hutsa litzake behar bezela
hor erantzungo baligu,
ni bakaziotara joanda hau
horrekin hasten bazaigu,
ume bat behar gendula baina
bi etorriko zaizkigu.
Lazkano
Bere ustetan andre polit bat
eskuratu zun gazterik,
eta gerora ez zun espero
hain etorkizun tristerik,
azkenik nere esku utzi du
hauek dirade huskerik,
ea oraintxe ez dadukazun
fraile joatea besterik.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra