Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1989-09-08 Lizartza Jaialdia [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi, Jon Sarasua, Jokin Sorozabal, Millan Telleria

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1989-09-08 Lizartza Jaialdia
Gai-jartzailea
Azkune, Laxaro
Bertsolariak / Egileak
Gorrotxategi, Jose Luis
Sarasua, Jon
Sorozabal, Jokin
Telleria, Millan
Lana
Launaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Euskal Partidu politikoak elkartuta aurkezteko gorabeherak aipatzen ziren egunkarietan. Berri horiek zer burutazio ekartzen zizkieten galdetu zien gai-jartzaileak.

Deskribapena

Doinua
Sorlekua utziz geroz
Neurria / Estrofaren izena
Neurri luzekoak

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1989-09-08 Lizartza Jaialdia [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi, Jon Sarasua, Jokin Sorozabal, Millan Telleria

Neurria:  Neurri luzekoak 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gorrotxategi
Horra hor ba, gaur berri bat
irakurtzen da edonon,
aspaldian askotxoren
belarrietan baizegon,
alkarrengana bildu nahi dute
hargatik mila zorion,
baina lehen puskatu ez balira
bildu beharrik ez zegon.
Sorozabal
Puskatzea txarra bada
badakizute zergatik,
ta geroztik zertarako
gezurrak eta aitzakik,
biltzea ez da sekula kalte
nik ederki asko dakit,
baina uste det biltzen dirala
botoak biltzeagatik.
J. Sarasua
Aizu Arzalluz, zein ote da
gaur bururatu zaizuna,
zein ote da tokatzen dan
komenientzi lizuna,
lehen ere sarri ez al degu, ba,
gure Herrian entzuna?
Egi-egizko gauzetarako
behar degu batasuna.
Telleria
Jakin degu batu asmoz
omen diradela laister,
politikoen gezurrez
egina naiz asper-asper,
lehen PNV, ta gero EA,
Euskadiko Ezkerra, zer?
Oinarririkan ez dan lekuan
ez zaigu sortuko ezer.
Gorrotxategi
Batasuna beti degu
hemen gure oinarria,
gertatzen dena ikusiz
negarrez dago herria,
lau katu izan eta borrokan
ez al da lotsagarria?
Etsaien tranpan eroritzen da
bildutzen ez dan Herria.
Sorozabal
Batu ezinik joan zaizkigu
nik ez dakit zenbat urte,
ta norbaitek horretan behin
hartu nahi lukela parte,
baina uste det asmo finekin
nekez bilduko zerate,
otsoak ere txarrak badira
hobeto daude aparte.
J. Sarasua
Estrateji bera duna
izan liteke laguna,
baina jakin beste askok
beste zerbait nahi duguna,
gaur bi zatitan dago Herria,
tartea ez da leguna,
haustura hori da lehendabizi
konpondu behar deguna.
Telleria
Ez dakit bildu asmoak
benetan zeinek dituan,
denbora aldi bat PSOEkin
iragan dute tratuan,
ta orain berriz batasun gotsa
nabari beren kantuan,
ta batasuna nahi dun bakarra
utzi nahi dute kanpuan.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra