Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1991-09-28 Aizarnazabal Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
Bertsoa entzun |
1991-09-28 Aizarnazabal Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Perurenaren indarra eta
Olasagastiren bola,
ta "erre hatxe" negatiboa
omen da nere odola,
lau koma zazpi azido uriko,
ta hiru kolesterola,
mediku jaunak neri esan dit
sasoi betean nagola. (BIS)
Radio izena duen hezurra
hausi omen det besuan,
eta bihotza Indurainena
ote dan esaten zuan,
ehundamar kolpe korrikan eta
hoitamabi reposuan,
nik ez omen det "infarto" izango
nere bizitza osuan. (BIS)
Bat ta larogei omen naizela,
ez naizela enanoa,
ta tiburoien pare omen det
birikan oxijenoa,
eta gainera guztiz sendatu
omen zait duodenoa,
mediku jauna eskerrik asko
etxera kontentu noa. (BIS)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra