Bertsos - View details   To know more about this section

1991-09-28 Aizarnazabal Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1991-09-28 Aizarnazabal Jaialdia
Conductor
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Orain dela gutxi medikuarengana joan zan azterketa bat edo txekeo bat egitera. Emaitzaren berri berak daki eta esango dizue.

Description

Melody
Arratsalde on lehendabizitik
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1991-09-28 Aizarnazabal Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Perurenaren indarra eta
Olasagastiren bola,
ta "erre hatxe" negatiboa
omen da nere odola,
lau koma zazpi azido uriko,
ta hiru kolesterola,
mediku jaunak neri esan dit
sasoi betean nagola. (BIS)

Radio izena duen hezurra
hausi omen det besuan,
eta bihotza Indurainena
ote dan esaten zuan,
ehundamar kolpe korrikan eta
hoitamabi reposuan,
nik ez omen det "infarto" izango
nere bizitza osuan. (BIS)

Bat ta larogei omen naizela,
ez naizela enanoa,
ta tiburoien pare omen det
birikan oxijenoa,
eta gainera guztiz sendatu
omen zait duodenoa,
mediku jauna eskerrik asko
etxera kontentu noa. (BIS)