Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1991-03-09 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Mirari Azula, Xiomara Gezuraga, Iratxe Ibarra, Maialen Lujanbio, Kristina Mardaras, Ainhoa Munitxa
Bertsoa entzun |
1991-03-09 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Mirari Azula, Xiomara Gezuraga, Iratxe Ibarra, Maialen Lujanbio, Kristina Mardaras, Ainhoa Munitxa
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Doinua: Xarmangarria zera
Neurria: 8ka Txikia
Ziomara Gezuraga:
Kristonak botatzeko
o(ra)in dugu aukera,
emakumeak gora
ta besteak behera,
feminsmoa pixkat
hemen daiten heda,
denok daukagulako
eskubide bera.
Doinua: Xarmangarria zera
Neurria: 8ko Txikia
Mirari Azula:
Emakume eguna
jakin atzo zela,
eta sortua dugu
giroa epela,
jakin defendatzeko
gu presto gaudela,
urte askotarako
betor hau horrela.
Doinua: Pello Joxepe tabernan dela
Neurria: 8ko Handia
Kristina Mardaras:
Bertso kantuan egin nahi dogu
andrazkook irrintzia,
alde batera utzi nahiean
famili eta etxia,
nahi genukena hauxe da behintzat
horra gure presentzia,
ta luzarora pixkat aldatu
gizonezkon eritzia.
Doinua: Arratsaldeon lendabizitik
Neurria: 8ko Haundia
Ainhoa Munitxa:
Jasatzen dugun zapalkuntza da
sakona eta zabala,
oraindik ere nabaria da
gizonezkoen itzala,
baina emakume denon burruka
ez da batere makala,
berdintasuna lortuko dugu
amesten dugun bezala. (BIS)
Doinua: Nigarrez sortu nintzen
Neurria: 8ko Txikia
Iratxe Ibarra:
Martxoaren zortzia
datorkit gogora,
hori aipatu gabe
ez goaz inora,
matxistarik badator
gaur nire ondora,
irten dadila azkar
hemendik kanpora.
Doinua: Dama askoren engainagarri
Neurria: 8ko Haundia
Maddalen Lujanbio:
Urtean behin holako eguna
behar du emakumeak,
beti lanean, beti etxean,
eginkizunez beteak,
buelta ematen hasiak gera
bertso munduko gazteak,
bertsolan neskak bagabiltzala
ikus dezala jendeak.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra