Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1991-03-23 Irun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki", Imanol Lazkano
Bertsoa entzun |
1991-03-23 Irun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki", Imanol Lazkano
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Lazkao-Txiki
Praile zahar hauek nere gogoko
behin´e ez ditut izan nik,
eta gaur ere irratitikan
ez di eman berri onik,
erlijiuan ere hamaika
holako gaude entzunik,
bestei esaten ez zaitez ari
zeuk sinisten ez dezunik.
Lazkano
Barkatu baina lehen eta orain
fraileak beti modako,
eta ahal bada aurrera ere
hola segitu beharko,
baina txikiak hortik jaso du
bizitzan frakasu franko,
lehen´e mutilzahar gelditu zan hau
guri sinistu ziulako.
Lazkao-Txiki
Lehenago ere fraile zalea
behin´e izan ez nintzan da
zer disparate entzuten diran
fraile zahar honek esanda,
ta dirudienez hor Arantzazun
fraile zaharren bat izan da,
horregatikan egin al dezu
guardasolen propaganda?
Lazkano
Atzo arratsez eguraldiaren
berri nik ustez emanik,
ez da itxuraz atera gure
Lazkao-Txikiren planik,
horregatikan zertan gorrota
frailerik eta sotanik?
Haragizkorik ez da munduan
deskuidatutzen ez danik.
Lazkao-Txiki
Orain bitarte zugan egon naiz
sinistamenez betia,
pentsaturikan praileak bada
Jaungoikoaren dotia,
baina aurrera nahi dezuna egin
ene Jaungoiko maitia,
eta zuk asmatu ezin badezu,
isilik egon zaitea.
Lazkano
Lazkao-Txiki beti daukagu
gu zirikatzeko gertu,
baina ez dago gure eskuan,
noiz hasi eta noiz atertu,
nik egindako pronostikoan
ez bazerade kontentu,
ziur jakitea nahi badezu zuk,
biharamonean galdetu.
Lazkao-Txiki
Jeiki orduko goiz denetan
begiratzen det zerua,
ea lainorik ote dan edo
al dan eurien itxura,
baina aurrera ezin sinistu
zuk esaten dezun hura,
makinatxo bat golfo bizi da
Jaungoikoaren kontura.
Lazkano
Aitor nezake egualdi hortan
nahiko argia naizela,
baina badakit deskuidok ere
sarri asko datozela,
batzutan hotza espero eta
igual sortzen da epela,
hego haizeak nahastutzen gaitu
emakumeak bezela.
Lazkao-Txiki
Zure egualdi kontu horrekin
asperturikan naukazu,
irrati bidez goiz da iluntze
hor ari zera jo-ta-su,
gauza bat ona badaukazu zuk
ta horretan zera maisu,
hegohaizea datorrenean
beti igerritzen zaizu.
Lazkano
Normala da ta Lazkao-Txikin
bertsoa beti graziko,
bertso kontuan ni honen aurka
ez naiz inolaz hasiko,
baina badaukat bizibide bat
nere denbora guziko,
kontuak kontu frailea naiz-ta
ni ez naiz gaizki biziko.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra