Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1991-03-23 Irun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki", Imanol Lazkano, Anjel Mari Peñagarikano, Xabier "Euzkitze"
Bertsoa entzun |
1991-03-23 Irun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki", Imanol Lazkano, Anjel Mari Peñagarikano, Xabier "Euzkitze"
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Euzkitze
Udaberriak tristeak ere
jarri ohi ditu ja-ta-ja,
hauxe da orain iritsi zaigun
perla edo-ta alaja.
Udaberriak izorratu dit
estomagoaren kaja,
ta horri esker hartu berri det
hiru eguneko baja.
Lazkano
Badakizute mundua degu
nahikoa gogor jarria,
urtez aurrera doanarentzat
ahalmena nahiko urria,
eta ni ere erdizka nola
nagon hontatik jarria,
sekula baino askoz gehiago
maite det udaberria.
Peñagarikano
Nere ustetan ez da agortu
gure bertso iturria,
Martxoa ere badegula ta
ondo nago igarria,
goizez kantuan birigarroa
ta berdin txantxangorria,
nik nerekiko hau esaten nun:
badator udaberria.
Lazkao-Txiki
Etxe azpian sahatsa loran,
eta berdin elorria,
muxikari're atera zaio
egundainoko orria,
lumak harrotu eta kantari
leihora txantxangorria,
beti egunero bark egiten dit
neri ongi-etorria.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra