Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1992-05-09 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Imanol Lazkano
Bertsoa entzun |
1992-05-09 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Imanol Lazkano
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
J.Agirre:
Badakizu apustuak
holaxe dirala,
ta gaur ere gu teman
hasiak gerala,
bihar erabakiko da
nola edo hala,
Retegi ona zan baina
zahartu egin dala.
Lazkano:
Barkatu baina gauzak
ez dira horrela,
Julian txikia ez dek
oindik ergela,
irabaziko ziok
nahi duan bezela,
ta hori gutxi balitza
gainera txapela.
J.Agirre:
Lazkano ez eduki
holako usterik,
ez pentsa lora hoiek
beti ikusterik,
Retegi ona genduan
zanean gazterik,
baina betikoik ez da
Jainkua besterik.
Lazkano:
Hamar urte inguruan
pausuan-pausuan,
txapelak jantzi ditu
era erosuan,
igaz ere seguru
eramango zuan,
txanponen truke tongo
egin ez bazuan.
J.Agirre:
Okerrekuak dituzu
hainbeste iritzi,
juan dan urtean Galartzak
zun txapela jantzi,
gehiago izanda ez zion
irabazten utzi,
maldizio asko ta
abildade gutxi.
Lazkano:
Afal ondorenean
gu biok oraintxe,
aukera det Retegi
ta honek Arretxe,
galdu ta pasako dek
zenbait malaletxe,
heure kulpa duk eta
konpon hadi hortxe!
J.Agirre:
Nik oker asko izan det
mundu hontan zihar,
batzutan flako eta
besteetan ihar,
hik ere aurretik ez dek
dana esan bihar,
arrazoi zeinek daukan
ikusiko'ek bihar.
Lazkano:
Hori gertuan zegok
egon hadi lasa,
emana niok ongi
joko horri traza,
testigu izango dek
Vitoriko plaza,
apustu hamarretik
gora ezetz pasa.
J.Agirre:
Lazkano ziur dago
gaur dion modura,
baina nahi dezuna esan
nei ez dit ardura,
izabaziko det gaur
eindako apustu hura,
nik bapo afalduko det
Lazkanon kontura.
Lazkano:
Hori esana didak
gaur baino lehenao,
baina gizarajoa
nahiko oker hago,
baldin afari horren
zaitan hi bahago,
plakatu haiz baina aurki
haiz hi plakuago.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra