Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1992-12-08 Errenteria Sariketa [Bertsoa] / Aitor Sarriegi, Jose Luis Urdangarin

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Xenpelar Saria (12. 1992. Errenteria)
Saioa
1992-12-08 Errenteria Sariketa
Gai-emailea
Kazabon, Antton
Bertsolariak / Egileak
Sarriegi, Aitor
Urdangarin, Jose Luis
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zu, Jose Luis, neska zaitugu eta mutil honekin oheratu zera gaur, eta zuk, Aitor, mutila, zurrungaka pasatu duzu gau osoa.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1992-12-08 Errenteria Sariketa [Bertsoa] / Aitor Sarriegi, Jose Luis Urdangarin

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.L.Urdangarin:
Nere nobiorikan
nik ezin det gora,
esan behar det orain
datorkit ahora,
alperrik joan gera
gu ohe txokora,
ta alperrik hartu ditut
hamaika pildora. (BIS)
A.Sarriegi:
Gozamenari esan
diot nik adio,
zu ikusi zaitut ta
zer erremedio,
akzioan ari nahi!
hainbeste herio,
ni bezelakoentzat
ez duzu balio. (BIS)
J.L.Urdangarin:
Mutil, ez dezu hartu
andregai txukuna,
lotako hartzen badezu
gaueko iluna,
baina egin dezagun
oindik ahal deguna,
eskuz egin beharko
honek ezin duna. (BIS)
A.Sarriegi:
Eskuaren jokuan
etor zaitez hona,
kendu ditu blusa ta
hiruzpalau gona,
biluzik jarri baina
ez zen oso ona,
gehiago ematen zun
butano bonbona. (BIS)
J.L.Urdangarin:
Honek burla egiteko
badu nahiko truko,
baina bere aurrean
ez naiz isilduko,
butano bonbona naiz
ezin egin uko,
baina zure txispakin
ni ez naiz lehertuko. (BIS)
A.Sarriegi:
Txispa kontu hoiekin
sartuak ohera,
zu bezelakoekin
asko ezin atera,
hortxe ibili zera
gora eta behera,
arropak jantzi eta
banoa etxera. (BIS)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra