Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1992-11-13 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1992-11-13 Ataun Jaialdia
Gai-emailea
Garzia, Joxerra
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Lizaso, Sebastian
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Egaña hau, esan beharrik ez dago, bizi zelarik bibidorea izan degu. Azkenengo momentuan konfesatu edo ez dakit eta zerura bidean badijoa. Eta zerura bidean doala aingerutxo batek esaten dio belarri ertzera "Aitasantuak dioenez zeruan ez dagoela sexu konturik". Damutu zaio bidean eta pentsatu du hobe duela infernuko berri jakin eta haruntza jo du, hango katalogoa ikusteko edo. Azkenean jarri da Satanasen idazkari nagusi den Belzebu harekin (S.Lizasorekin, alegia).

Deskribapena

Doinua
Arratsalde on lehendabizitik
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1992-11-13 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña:
Bizi nintzala izanagatik
nahiko fede eta kemen,
zerura joanda esan zidaten:
"Sexurikan ez da hemen".
Inpernuraino jeitsi naiz eta
esazu Belzebu, arren:
"Jakin nahi nuke zuen artean
sexurik bai al dagoen. (BIS)
S.Lizaso:
Bejondaizula sartu aurretik
galdezka hasi zera zu,
nahi dezunetik hemen badago
ta ez zaitez jarri izu,
ez zazu uste infernu hontan
bazter danetan danik su,
bizitzan lagun izandakoak
zure zai hemen dauzkazu. (BIS)
Egaña:
Beraz orduko nexkak hementxe
nere sasoia akabo,
inpernu hontan gozatuko naiz
edozein baino gehiago,
ea sexurik bai al zegoen
galdetu dizut lehenago,
beste galdera oraintxe hau da:
Deskantsurik bai al dago? (BIS)
S.Lizaso:
Hemen ez gera presaka bizi
lasaitu zure burua,
nahi bada jardun, nahi bada egon,
bizimodu segurua,
denborarekin aldatu baida
Jainkoaren helburua:
Orain zeruan da infernua
ta infernuan zerua. (BIS)
Egaña:
Beraz zerua infernua da
eta infernua babes,
era hontako paradisuaz
aspaldi egin nun ames,
sexu kontuaN zure menua
kartan aukera leikenez,
astean bitan nahi det gutxinez
eta lau aldiz gehienez. (BIS)
S.Lizaso:
Katalogoa izaten degu
nahi duenaren aukerako,
baina gauza bat esan nahi dizut
zu barrura sartzerako,
leku berrian umil hastea
ez da zeure kalterako,
lehengo andrea ta bi neskazahar
daduzkazu haserako. (BIS)
Egaña:
Beraz menua inposatu dit
ta gainera derrigorrez,
era hortako zoritxarrikan
ez nuen espero aurrez,
zuk jarritako eginkizuna
ez dezaket bete errez,
andrearena pasa liteke
baina neskazaharrena, ez. (BIS)
S.Lizaso:
Orain artean elkarrizketan
pasatu degu denbora,
nere eskeintza zuk onartu ez
hau zelebrezko ganora,
ezinezkoa berriz joatea
hemendikan zeruz gora,
hemen ez dezu sarrerarikan,
segi purgatoriora. (BIS)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra