Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1993-06-05 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Martin Rezabal "Olaso", Jokin Sorozabal

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1993-06-05 Zarautz Jaialdia
Gai-jartzailea
Garzia, Joxerra
Bertsolariak / Egileak
Rezabal, Martin "Olaso"
Sorozabal, Jokin
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Olaso, kaso honetan, Pagoetako guarda izango degu. Duela bi aste Sorozabalek gau baterako kanpindenda jartzeko baimena eskatu zian eta eman hioan eta gaur joan haiz eta oraindik han ziok.

Deskribapena

Doinua
Txoriak eta txoriburuak
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1993-06-05 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Martin Rezabal "Olaso", Jokin Sorozabal

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Olaso:
Tienda kanpaina jarritzekoa
gau bateko genun zita,
uste gabean bezperatikan
egin bai zidan bisita,
hamabost egun pasatu dituk
harritu nauk ikusita,
motel hori dek abusatzia
abusatutzen hasita! (bis)
Sorozabal:
Kanpin zelai bat ba omen zala
Pagoetan inguruan,
sartu ninduen ta orain dago
hori egindako damuan,
sarri Pernando amezketarrak
egiten zuen moduan,
noiz joango nitzan esan nion nik,
ez noiz aldegingo nuan.(bis)
Olaso:
Mutiko honek pentsatzen jarri
eta egin dit galanta,
hamabost egun igaro dizkit
aguanta eta aguanta,
motel aldeizak hemendik eta
ez zak eman hainbat lata,
bestela laster aldein beharko dek
kanpina bertan lagata. (bis)
Sorozabal:
Baina zergatik handik kanpora
inor bialtzeko grina,
ez nuen uste zinanik horren
gogorra ta ezjakina,
neska polit bat eraman nuen
horrek eman dizu mina,
zuk dezuna da besteren onik
inun ikusi ezina. (bis)
Olaso:
Tranposoa ta enbusterua
kolpetik diot igarri,
gezurra esanda kolore hoiek
ez zaizkio jartzen gorri,
berak dionez neska polit bat
hartuta zala etorri,
hemen gehiago egon nahi badek
beste bat azkar ekarri. (bis)
Sorozabal:
Pertsonak ezin egin lezake
eskatzen duen guztia,
lehen daukadana bilatzea're
baita ederki kostia,
orain nahi luke besten neska bat
hemen beretzat uztia,
hemen sarrera merkea dago,
baina IVA garestia. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra