Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1995-09-01 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1995-09-01 Donostia Jaialdia
Gai-jartzailea
Garzia, Joxerra
Bertsolariak / Egileak
Lizaso, Sebastian
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Ate bat haiz. Zertarako haizen jakin nahi diat, askatasunerako ala esklabutzarako?

Deskribapena

Doinua
Bizia ez da nehoiz egoiten
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1995-09-01 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Kezkati nago galdera horren
esanahiaz ohartzean,
honelakorik ez nuen uste
nagon lekuan jartzean,
sarri askotan sentitu izan naiz
ni muga baten trantzean,
kanpotik ez da inoiz ikusten
zer dagon ate atzean,
batzuk sartzean gozatzen dute
besteak ateratzean. (bis)

Normala degu ate ondoan
sentipen asko biltzia;
gerta liteke batzuk harrotu
ta besteak umiltzea:
ate barrutik zein gogorra den
presoaren irrintzia;
ate kanpotik amari deika
haurtxoaren garraixia...
Nork norentzako zabaltzen duen
horrek dauka garrantzia. (bis)

Ate barruan dagona preso,
betiko zurrumurrua,
eta kanpotik dagonak berriz
ikusi nahi du barrua,
atearentzat aitzaki denak,
horrekin dut amorrua,
ia gaurkoan zabalduko dan
ate zaharraren orrua:
ni lotzen nauten zarrailak eta
giltzak daukate errua. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra