Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1995-04-30 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua, Jokin Sorozabal

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1995-04-30 Legazpi Jaialdia
Gai-jartzailea
Garzia, Joxerra
Bertsolariak / Egileak
Sarasua, Jon
Sorozabal, Jokin
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Euskal Herria Europan sartuko bada, orain dauzkagun jaiegunik gehienak, erdiak hain zuzen, kendu egin behar dira. Zuen esku dago Maiatzaren Lehena edo Aberri Eguna bietako bat lanegun bihurtzea. Sorozabal Maiatzaren Lehena kentzearen aldekoa da eta Sarasua, berriz, Aberri Eguna kentzearen aldekoa.

Deskribapena

Doinua
Haize hegoak hurbiltzen ditu
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1995-04-30 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua, Jokin Sorozabal

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Sorozabal:
Europara joan eta herri hau
egingo da aberastu,
hamaika aldiz esan digute
baina gabiltz nahiko estu.
Jai bat kendu behar, Maiatzan Bata,
gauzak ez ditzagun nahastu,
oso langile sentitzen denak
jai egin beharrik ez du.

J.Sarasua:
Maiatzan Bata, mundu osoan
izan dira komeriak,
langilegoak egiten ditu
bere ospakizun handiak.
Txoriburuen burutan dabiltz
aberriaren txoriak,
lehenbizi denok langile gera
eta gero istoriak.

Sorozabal:
Oraindik ere segitzen dezu
hori kentzeko asmotan,
baina herriko abertzaleak
ez dira egongo lotan.
Nik nahiko nuke egun hori jai
izatea urte askotan,
eta neroni ere joango naiz
batera ospatzekotan.

J.Sarasua:
Gure herrian aurkitzen degu
funtsik gabeko hainbat hitz,
nere ustetan aberriakin
gu bide horretan gabiltz;
hotsa ozena atera baina
esanahiez dago murritz,
hutsa litzake Aberri Eguna
Alderdi Eguna ez balitz.

Sorozabal:
Denek ez dute berdin pentsatzen
horrek kezkatzen zaitu zu,
ta horregatik Aberri Eguna
kendu dezagun diozu,
baina hemengo jende gehiena
hemen zure aurka dezu;
zuk Aznar eta horien diskurtso
gehiegi entzun dituzu.

J.Sarasua:
Langile batek ez ditu maite
Gonzalez eta Aznarrak,
baina noizbehinka elkartzen gaitu
oihuka jardun beharrak.
ELA eta LABek aurten bertantxe
batu dituzte indarrak,
hoiek ditugu ta ez partiduak
bidean dauden bakarrak.

Sorozabal:
Partidutatik neronek ere
ez det askorik espero,
baina halare Aberri Egunaz
oraindikan nago bero.
Langile ez da inor izaten
jubilatu eta gero,
ta abertzale bizi guztian
hala sentitu ezkero.

J.Sarasua:
Ni ere nahiko abertzale naiz
ta egiten dut aldarria,
ez dut Aberri Egun horretan
sortu istilu gorria.
Alderdietan dagon artean
horren despiste larria,
akaso lanak esango digu
non dagoen aberria.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra