Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1995-02-03 Mutriku Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Leire Bilbao, Aitor Sarriegi, Arkaitz Ugartetxea

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1995-02-03 Mutriku Jaialdia
Gai-jartzailea
Mutrikuko Bertso Eskola (Goizeko Izarra)
Bertsolariak / Egileak
Agirreazaldegi, Ainhoa
Bilbao, Leire
Sarriegi, Aitor
Ugartetxea, Arkaitz
Lana
Launaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Ipuin liburuak beren apaletatik erori eta barruan zituzten pertsonaiak nahastu egin dira. Liburuak atzera beren apaletara jasotzerakoan pertsonaiak bikoiztu egin dira. Orain, bi Edurne zuri eta bi printze dauzkagu. Zein da sobran dagoen Edurne Zuri eta sobran dagoen printzea?

Deskribapena

Doinua
Txoriak eta txoriburuak
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1995-02-03 Mutriku Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Leire Bilbao, Aitor Sarriegi, Arkaitz Ugartetxea

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ugartetxea:
Liburuekin pasatu dena
ez al da marka galanta?
Ustekabean pertsonajeok
sartua baitugu hanka,
eta hemendik bota behar dut
neure ideia aparta:
sobran ez dakit zein egongo dan,
behintzat ez da inor falta. (bis)

Sarriegi:
Bi liburuak nahastu dira
eta geuretzako kaltez,
bat bakarrean bildu beharra
zoritxarrez edo suertez.
Belarriekin hasi zera lehen
ildo hortatik joan zaitez,
Karlos printzea soberan dago
baina Edurne Zuririk ez. (bis)

Bilbao:
Edurne zuri zein printzipeak
badute hainbat dizdira,
Edurne Zuri neu izango naiz,
horrelaxe dut desira,
eta printzipe bat albotikan
hortik baitabilkit, tira,
ta falta diren ipotxetako
bi hauek izango dira. (bis)

Agirreazaldegi:
Nola ez dakit, liburutatik
nahigabe gera erori,
gero lurrean elkartu eta
denok batera ageri.
Nere ustetan neronek izan
behar dut Edurne Zuri,
ni ipotxekin ondo konpontzen
naizela ez al da garbi? (bis)

Ugartetxea:
Hemendik ez da gaur aterako
behar dan lako gauzikan,
era hontako gauzak ez dira
inoiz gertatzen sarritan.
Leire ipotxen kontu horrekin
erratu zara kasikan,
hoiek ez dira faltan daudenak
sobran daudenak baizikan. (bis)

Sarriegi:
Batek pozoia dauka zainetan
ta besteak benenoa,
nere atzeko beste hau ere
ez da alaja sanoa;
aldamenean ikusi ditut
saskia eta txanoa;
Txanogorritxo nahiago det ta
beste liburura noa. (bis)

Bilbao:
Liburutatik gora ta behera
ibili gara urduri,
aldrebeseko zen patua be
tokatua zaigu guri,
eta nik laster argituko dut,
behintzat horrela dirudi:
sorgin, sagarra eta ipotxa
eta ni Edurne Zuri. (bis)

Agirreazaldegi:
Gure paperak elkar banatzen
ez gaude ohiturikan maiz,
hala ta ere Leirek ipotxtzat
hartua nau ni gaur garaiz.
Hala ta ere proposamena
onartu aurpegi alaiz,
hoien muxurik ez jasotzearren
ni ipotxa izango naiz. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra