Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1965-01-01 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jose Joakin Mitxelena

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (5. 1965)
Saioa
1965-01-01 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Irigoien, Alfonso
Bertsolariak / Egileak
Mitxelena, Jose Joakin
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Orain zure emazte il zanaren soñekoari beste bi bertso.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1965-01-01 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jose Joakin Mitxelena

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nere emazte gaixoa il zan,
sekulan etzait aztutzen,
egunez-egun bizi-modua
nola dijuan laztutzen.
len bost peztakin pasatzen eta
oraiñ amar gastatutzen,
orduan merke bizi giñan da
elkar gendun jostatutzen,
nere andrea il zen ezkero,
ezertxok ez nau poztutzen.

Nere emazte il zaidan eta
ez nago beraz azturik,
gela batean ortxen daduzkat
beraren gauzak loturik,
sekulan etzait faltatzen
aren oraziyozko bururik,
ez da munduan zorion ori
partuko duan dirurik,
gure Jainkuak jarri gaitzala
berriz alkarganaturik.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra