Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1965-01-01 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Txomin Garmendia, Andres Narbarte "Xalto"

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (5. 1965)
Saioa
1965-01-01 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Irigoien, Alfonso
Bertsolariak / Egileak
Garmendia, Txomin
Narbarte, Andres "Xalto"
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Domingo Garmendia, zu zera kamion baten jabea, eta Andres Narbarte berdin kamion baten jabea zu ere. Zuren kamionakin Donostian barrena zoaztela, txoke bat egin dezute, oso gogorra. Ez dezute miñik artu, baña bi kamionak txikituta gelditu dira. Batak besteari errua, kulpa, botatzen diozute.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1965-01-01 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Txomin Garmendia, Andres Narbarte "Xalto"

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Garmendia:
Ara, Narbarte, gaizki ez artu
Garmendiak itzegiña,
gaur biok emen topatutzea
ez da izan atsegiña,
zenbaitek ofiziyoa dauka
beti ikasa-eziña,
guk txokerikan gaur ez genduan
zuzen etorri baziña.

Narbarte:
Onen bertsuak ez du izandu
asiera ta puntikan,
erdivan ere iñork ez diyo
arrapatuko juntikan,
ni eskuñetik nebillen bañan
zu sartu ezkerretikan,
Berrobitarrak ditu aitzakik,
Narbartek ez du kulpikan.

Garmendia:
Ara, Narbarte, oaindik etzera
zeure okerraren jabe?
zu bezelaxen mundu onetan
asko ikusten dirade,
ta zintzo xamar gabiltzanak
berriz supritzeko gaude,
argi gorriya dagon garaian
zertako pasa zerade?

Narbarte:
Goizuetarra txartzat jotzen gaur
Domingoren alegiña,
neure urtetan beti izan naiz
izugarri txofer fiña,
nere kulpara bota nai luken
argi gorrin utsegiña,
zuk e neria etzendun joko
zuzen ibilli baziña.

Garmendia:
Txoper ikasi ta obligazio
bete bear lendabizi,
norbere gustora ibiltze orrek
nei ez dit ematen grazi,
artzantzako egoki diranak
kamioi zar oikiñ asi,
berriz ere pasako da, bai,
makiñatxo bat desgrazi.

Narbarte:
Sinistatua izango'uzute
onek egiya esanda,
lenago txutik gaunden gizonak
an jarri giñan etzanda,
txofertzara zertako juan giñan
biyok artzaiak izanda?
ezertxok ere ez du kuIparik,
biek mozkorrak giñan-da.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra