Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1993-11-07 Laudio Txapelketa [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Joxe Munduate

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (11. 1993)
Saioa
1993-11-07 Laudio Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolariak / Egileak
Mendizabal, Mikel
Munduate, Joxe
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuek aita-semeak zarete. Mikel (aitak), pagarik gabe utzi duzu Joxe semea, nota txarrak atera dituelako. Gaur, semea, itxulapikoa puskatzen harrapatu duzu.

Deskribapena

Doinua
Nafarroako mendi gainetan
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1993-11-07 Laudio Txapelketa [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Joxe Munduate

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mendizabal:
Estudiatzen alfer samarra
agertu zera nabarmen;
pagarik gabe utzia zaitut,
seme, gauz horren ondoren.
Inpotentziak, orain azkenik,
harra zer gauza dakarren!:
beste zigor bat eman behar dizut
eltxetxua haustearren (bis)

Munduate:
Bi nota alu nahikoak dira
mutil jator bat nahasteko;
gogoa beti izandu det nik
eskolan ondo ikasteko.
Gaur arrazoiak mila baditut
diru-ontzia hausteko:
diru piskaten beharra daukat
zoritxar danak ahazteko.(bis)

Mendizabal:
Gaurtik aurrera zoritxar hori
ez da izango laburr;
zure ekintza iruditzen zait
zitala eta makurra;
eskolan zera alferra eta
etxean marka hori urra:
peligrosona izan daiteke
etxe barruko lapurra.(bis)

Munduate:
Zorigaiztoak milaka ditut
aldegin gabe buruan
ta gazte batek egoera txarrak
izaten ditu munduan...
Baina zu orain ez zaitez hasi
gizon justuen moduan;
zuk ere, aita, nere garaian
berdin egingo zenduan.(bis)

Mendizabal:
Gure garaian ez zan dirurik
eta orain hola gaude.
Semea, entzun; eman behar dizut
zertxobaiten nobedade:
alde batetik pagarik gabe
eta gainera, bestalde,
hilabetean egongo zera
etxetik atera gabe.(bis)

Munduate:
Zu ez zerade horrelakoa;
mintzatu zaitez xuabe,
pagarik gabe gelditze hori
ez dalako nobedade.
Neroni ere nere barruan
aurkitzen naiz nahiko grabe,
ta okerrago egon behar naiz
zure laguntzarik gabe.(bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra