Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1993-11-21 Zumarraga Txapelketa [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Aritz Lopategi

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (11. 1993)
Saioa
1993-11-21 Zumarraga Txapelketa
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolariak / Egileak
Arozena, Estitxu
Lopategi, Aritz
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuek, neska-mutilak zarete. Haritz, mutila, bertsolaria da. Estitxu, bere neska-lagunak, Txapelketa honetan, azken lau saioak entzun ditu eta gaurko saioan parte ez hartzeko eskatu dizu.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Edukiari buruz

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1993-11-21 Zumarraga Txapelketa [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Aritz Lopategi

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Arozena:
Txapelketa bateko
hark esan zion "bai",
baina iritsi da ta
ni ez nago alai.
Ez joateko eskatu
diot lasai-lasai,
ridikuloa egiten
ez dut ikusi nahi. (bis)

A. Lopategi:
Garai honetan biok
gabiltza erreta,
baina maitea jarri
ezazu arreta:
ez juateko nola
zatozkit eskeka,
txapela ia-ia
neurea da eta? (bis)

E. Arozena:
Pelikula ugari
ikusi dituzu,
baina serio hartu
egin zazu, aizu.
Ultimatuma da hau,
egidazu kasu:
txapelketa edo ni,
aukera ezazu. (bis)

A. Lopategi:
Txapelketa dala ta
ez zaude oso alai;
ni, berriz, gogoz nago
neure saioan zai.
Ez da hain grabea ta
egon zaite lasai;
nobio txapelduna
ez al zenduke nahi? (bis)

E. Arozena:
Puntuaketa dago
hor bataz besteko,
ta zaila izan behar du
gora iristeko.
Nobio txapelduna
dut aukeratzeko,
nobioz aldatu behar dut
hola izateko. (bis)

A. Lopategi:
Ez zait asko gustatu
oin zure kondukta,
haserretuko gara
honaino helduta.
Horrela, nahi baduzu
nigandik izkuta,
gero neskatxak "hola"
izango ditut ta. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra