Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1993-12-08 Bilbo Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jokin Sorozabal
1993-12-08 Bilbo Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jokin Sorozabal
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Duela gutxi jarri zidaten
alkatearen papela,
eta geroztik ez zait tokatu
oso lan pila motela.
Egia esan, adiskideok,
ezin da segi honela.
Kontutan izan zerk dakarkien
herritxo honen eskela:
ez zaharrak joaten dirala, baizik
gazterik ez datorrela. (bis)
Neska-mutilok ekin beharra
dadukazute lanari,
beste tokitan jaiotzen dira
ta hemen ez da mirari.
Haurrak komeni zaizkigu eta
ahal baldin bada ugari:
dozenerdi bat ekarri arte
guztiok jo ta ke ari,
neuk ordainduko diot bidaia
aurren ezkontzen danari. (bis)
Nere bizitzan ez det ikusi
honelako pelikula:
kale ertzean haur jolasik ez
eta zahar pila mardula.
Alkate gisan daukadan pena
nik ezin det disimula;
animo!, beraz, lagun maiteok,
eta ez ahaztu sekula
herri txiki bat izanagaitik
jarraitu behar degula. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra