Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1993-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
Bertsoa entzun |
1993-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
Neurria:
Neurri luzekoak
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Egun batean jaio nintzen ni
askatasunaren jabe,
baina geroztik somatu izan det
makina bat atsekabe.
Zezen plaza hortan nere lagunak
hor torturatzen dirade;
isats, belarri ta lore,
toreroentzat dotore. (bis)
Beste gauzarik ez det entzuten:
Ole!, Ole! eta Olé!
Mundura zezen sortu ez banintz,
neronentzat askoz hobe! (bis)
Zezen plazatan izaten dira
korrida kuriosoak,
bainan guretzat ez dira izaten
bate gauza erosoak.
Entzuten ditut beren txaloak,
entzuten ditut mezuak;
gaur torero inozoak
txaloak ditu jasoak. (bis)
Ondo ez dakit torero diren
edo eta pailazoak,
errugabeak hola hiltzeko,
zer kulpa dute gaisoak? (bis)
Txoroarena ez al da izaten
torero baten figura
ta ikustekoa gero izaten da
nere lagunen itxura;
halabeharrez, gu sufritzeko
sortuko ginen mundura;
zezenaren arrangura
bota nahi det hor barrura; (bis)
gaur torturaren oihu ozena
gizonengana heldu da.
Guri egiten diguten hori,
hori ez al da tortura? (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra