Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1993-12-08 Bilbo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Unai Iturriaga

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (11. 1993)
Saioa
1993-12-08 Bilbo Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolariak / Egileak
Iturriaga, Unai
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Une honetan zuretzako telegrama hauxe jaso dugu. Honelaxe dio: "Eskerrik asko, xarmangarria zara, laister arte. Kattalin".
Gaiari oharrak
Aukerako gaiak:
1. GAIA: Une honetan zuretzako telegrama hauxe jaso dugu. Honelaxe dio: "Eskerrik asko, xarmangarria
zara, laister arte. Kattalin".
2. GAIA: Zuk urtebete pasa duzu munduan zehar bazterra ikusten. Itzuli zara berriro zeure ohizko lantokira,
fitxatu duzu eta bazoaz betiko zure lanpostura.

Deskribapena

Doinua
Leiho ertzetik entzun dezaket
Neurria / Estrofaren izena
Neurri luzekoak

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1993-12-08 Bilbo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Unai Iturriaga

Neurria:  Neurri luzekoak 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hori entzunda geratua naiz
ni benetan txundituta,
telegramarik nere bizitzan
sekula ez dut hartu ta.
Kattalin horrek esandakoak
neretzat dakarren kulpa...
ta ezin gogoratuta
nago ni amorratuta. (bis)
Zure irudirik ez daukat, baina
naukazu maiteminduta;
lore ramu bat eroango dizut
tablauko hauek bilduta. (bis)

Gure bizitzak izaten ditu
askotan behintzat joko bi;
telegrama hori nundik ote dan
gaurko honetan erori?
Nere gautxori bizimoduak
badauka nahiko istori:
izan ginela bi txori,
zu argala ta ni lodi.
Zure irudirik ez daukat baina
eziozu esan inori,
askoz gehiago maitatzen baita
ikusten ez dugun hori. (bis)

Memori piska't egiten hasi
behar dut orain kolpetik:
neska artean mutil prestua
izan bait naiz txikitatik;
pasatua naiz kotxe-atze ta
ohe bero be askotik,
askotan nere gogotik,
bestetan kontra eiteagatik. (bis)
Ene Kattalin bihotzekoa,
esango dizut bihotzetik:
"eskerrikasko!" esan didazu,
ta nik: "ez da ezergatik". (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra