Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1993-12-08 Bilbo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (11. 1993)
Saioa
1993-12-08 Bilbo Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Une honetan zuretzako telegrama hauxe jaso dugu. Honelaxe dio: "Eskerrik asko, xarmangarria zara, laister arte. Kattalin".
Gaiari oharrak
Aukerako gaiak:
1. GAIA: Une honetan zuretzako telegrama hauxe jaso dugu. Honelaxe dio: "Eskerrik asko, xarmangarria
zara, laister arte. Kattalin".
2. GAIA: Zuk urtebete pasa duzu munduan zehar bazterra ikusten. Itzuli zara berriro zeure ohizko lantokira,
fitxatu duzu eta bazoaz betiko zure lanpostura.

Deskribapena

Doinua
Maitasuna da bizi izateko
Neurria / Estrofaren izena
Neurri luzekoak

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1993-12-08 Bilbo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña

Neurria:  Neurri luzekoak 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Telegrama bat izan liteke
zorionen iturria.
(Biozbera naiz, holako zerbait
da neretzat azkurria).
Eskutartean dardar batean
dena dut irakurria,
hauxe momentu larria!,
lotzen gaitun uztarria. (bis)
Ene Kattalin, ez da egia,
ni ez naiz xarmangarria;
xarmangarriak dirade zure
arpegia ta irria. (bis)

Era hortako lore sortarik
ez zendun espero bela,
zure barruan sentitu zendun
horrein sorpresa itzela...
Ez zenekien bart arte zure
adiskidea nintzela.
Lotzen gaituen kordela
ez da etengo horrela. (bis)
Atzo gaueko hori ez hartu
erdi mirari bezela;
jakin ezazu, berriro ere
berdin egingo nukeela. (bis)

Hilabetetan sufritu dezu
inork ez daki zenbat min,
alper-alperrik fortuna eta
suerteari hotsegin.
Behar dunari laguntze hori
beti izan dut atsegin.
Ene bihotzeko Kattalin,
nik jokatu nahi nuen fin; (bis)
HIESa duzu eta goxatzen
egin dut hainbat ahalegin,
arantza artean bizi den hori
lore artean hil dedin. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra