Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1993-12-05 Eibar Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Igor Elortza

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (11. 1993)
Saioa
1993-12-05 Eibar Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolariak / Egileak
Elortza, Igor
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Herriko parrokoa zara. Herrian, eskale bat hil da. Momentu honetan hileta elizkizuna egiten hasi zara eta eliza hutsik dago.

Deskribapena

Doinua
Lurraren pean sar nindaiteke
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1993-12-05 Eibar Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Igor Elortza

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Herri hontara heldu nintzen behin
Jainkoaren izenean,
gertatzen dena nola edo hala
nabil ulertu nahiean,
nahikoa pena eta tristura
badaukat nere barnean,
behin eta berriz nik pentsatzen dut:
"ez nago herri onean,
herriko gizon zintzoenari
hau gertatzen zaionean". (bis)

Honelakotan gertatzen dena
iruditzen zait itsusi;
behin aberatsa hiltzen denean,
baietz denak honantz hasi;
modu horretan beti berdinak
izango dira nagusi,
ta gixajoak euren atzetik
horrela dituzte hezi.
Beti horrela izango da ta
besterik ez dute merezi. (bis)

Aspaldidanik eskale zahar hau
izan dut nik ezaguna,
ahaztu ezina daukat berakin
izandako maitasuna.
Nahiz ta zuzena hemen ez izan
zure herritarren jarduna,
nere aldetik ahal dudan dena
egin behar dut, laguna,
izan dezazun merezi duzun
hileta elizkizuna. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra