Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1993-12-08 Bilbo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jokin Sorozabal, Xabier Zeberio "Zeberio I"
1993-12-08 Bilbo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jokin Sorozabal, Xabier Zeberio "Zeberio I"
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
X. Zeberio:
Biok eleiza goaz
autoan sartuta;
monagiloa, negok
muturra beztuta,
"Interviu" iradurtzen
biblia ahaztuta,
azkenen neu jarriko nauk
kandela piztuta. (bis)
Sorozabal:
Biblia nola degun
moda zaharrekoa,
aldizkari hau, berriz,
nornahi piztekoa.
Lehen ere izango da zuk
erositakoa,
sakristiko kajoian
aurkitutakoa.
X. Zeberio:
Ezin hasiko gaituk
tira ta afloja;
bazekit, monagilo,
haizela "alforja".
Neu're aspertu nauk ikusten
horrenbeste monja,
berriz pasazak orain
lehenbiziko hoja.
Sorozabal:
Beraz monjak ikusten
aspertu zera zu,
eta biblia hori
etxean uztazu.
Baina rebista hontan
esku sartu dezu:
posterrak falta ditu,
nun gorde dituzu?
X. Zeberio:
Oraingo hontan honek
altxa ditu perrak,
eta jakin nahi ditu
apaizan okerrak,
ta nun gorde ditudan
"Interviu"n posterrak;
hoiei esker gozatzen nauk,
Jainkoai eskerrak!
Sorozabal:
Erretore hau ez da
alproja ederra,
posterrez bete baitu
sakristi bazterra;
bere bidea ere
deritzat okerra:
bihotzean Jainkoa,
patrikan posterra.
X. Zeberio:
Berriz ere bota dit
oraingon epela,
errespeto piska bat
hemen falta dela.
Esan dit nei posterra
tripan "dedautela",
eta tripa azpian
dadukat kandela.
Sorozabal:
Nahiz eta erlijio
dexente ikasi,
oraindik ez du hortan
asko irabazi,
eta nahi baldin badu
ona izaten hasi,
berak nahi duenikan
nei ez galerazi.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra