Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1997-12-14 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
Bertsoa entzun |
1997-12-14 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Lujanbio
Lehoi baten haginek,
lehoi baten hortzek
ze min egiten duten
nik esan dezaket;
laugarren ukitua
jadanik jaso det,
zeinek domestikatu
zitun pizti hauek? (bis)
Iturriaga
Lanpostu hortan ondo
zaitut nik ikusten,
badakizu lehoiak
ederki bereizten;
kariñosoak dira,
has zaitez sinisten,
baina kariñoa ez dute
hain ongi bereizten. (bis)
Lujanbio
Zu omen zera hemen
jabe eta maixu;
nere bizitzarekin
nago oso izu.
Inbento berriren bat
ba omen da, aizu:
teledirigituak
jarri zaizkidazu. (bis)
Iturriaga
Bereiztea bi aldiz
ezin leike jasan;
zirkoan arriskua
beti dago plazan,
baina halako gauzarik
ez zaidazu esan;
elefanteak balira
okerragoa zan. (bis)
Lujanbio
Hitz egiten didazu
beti babo-babo,
ni zurekin etsita
naukazu zeharo;
pizti aldaketa bat
nuke nik nahiago,
tximuekin tratatzen
ohituago nago. (bis)
Iturriaga
Tximuengana egin
nahi duzu zuk buelta,
ondo onartzen dizut
zure azterketa;
tximuei zuk garbitu
kaka ta kopeta,
espezie berekoak
konpontzen dira eta. (bis)
Lujanbio
Orain tximuen kakak
aipatu beharko,
harro hitz egiten du
jabea dalako.
Lehoiak pasatuko
dira igoal bapo,
baina aro hortatik
ni ez naiz pasako. (bis)
Iturriaga
Zirko munduan kontra
dijoa denbora,
aisialdia urri
telebista gora;
gurea izan behar zan
azkenengo aproba,
zirkoa dugu baina
karpatik kanpora. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra