Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2005-11-12 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Saioa
2005-11-12 Markina-Xemein Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Amets
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Urtebete egin duzu etxetik irten gabe. Atzo irten zinen lehen aldiz baina gaur etxean zaude. Ez duzu berriro irten nahi.

Deskribapena

Doinua
Nere gorputza dardarka daukat
Neurria / Estrofaren izena
Hamaseikoa, handiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2005-11-12 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus

Neurria:  Hamaseikoa, handiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gaur urtebete eman zidaten
mediku analisia
ta medikuak bi masailetan
egin zidan karizia
hitzez hitz hala aitortu zidan:
zuk daukazu minbizia.
Gero ilea galtzen joan nintzen
birusaren malizia
eta pixkana herri guztira
zabaldu zen notizia
zertaraino iritsia?
Urtebetean itxia.
Orain berriz ez ateratzea
nere azken gutizia
biak bakarrik ustel gaitezen
ni eta nire bizia.

Kalera irten aurretik amak
eman zidan igurtzia:
animo seme segi kalera
ez zaude hain itsusia.
A ze nolako izerdi jasa
burua tente eutsia
ta begiradak nere gainera
bihotza erditik hautsia
inortxok ere laguntzarikan
ez baitit erakutsia
nere itxaropen gutxia
ta zuek bazter utzia.
Etxeko gela ilun honetan
laburbiltzen da guzia
nere ikusi ezina eta
zuen ezin ikusia.

Nahiz ta berdina gertatu zaien
bati baino gehiagori
alperrik dira mila aholku
konseilu eta teori
norberegana iritsiz gero
jota lurrera erori;
orain ez daukat kalera irten
behar den aina kategori
malkoak dauzkat bi masailetan
eta hemen nago hilzori
hoiek goizeroko ogi
bi malko txiki ta lodi.
Hemen hilko naiz baina hala're
esan nahiko nuke hori:
ni gaixo egon naiteke baina
zuek ez zaudete ongi.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra