Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2005-11-27 Bera Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Fredi Paia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Saioa
2005-11-27 Bera Txapelketa
Gai-emailea
Iarritu, Zuriñe
Bertsolariak / Egileak
Mantzizidor, Iñigo "Mantxi"
Paia, Fredi
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Mantxi, gurasoen baserria hutsik izan duzue aspaldian. Gaur herriko batek esan dizu baten bat bizi dela. Bertara joan eta Fredi aurkitu duzu.

Deskribapena

Doinua
Espainian behera
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2005-11-27 Bera Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Fredi Paia

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mantxi:
Nahiz ta lasaia naizen
nere baldarrian
txutxumutxu bat dabil
bai gure herrian
gazte bat sartu dala
nei esan beharrian
etorri eta Fredi
lasai earrian
ondo bizi al zera
nere baserrian? (bis)

F. Paia:
Hau huts-hutsik zegoen
hori da kontua
zu jabea zinena
ezin jabetua
gaztetxe baterako
leku perfektua
baina gaur goiz zatoz zu
madarikatua
bederatzi t'erditan
baita kontzertua! (bis)

Mantxi:
Kristonak entzun behar
dizkidazu kaiku
ta borde papelean
ez zazu jarraitu!
Ingurua konpondu
ta disimulatu
oilo batzuk ipini
patata aldatu
marihuana bakarrik
ez zazu landatu. (bis)

F. Paia:
Ez naiz luze egongo
ni zure aiduru
oso haserre zabiltza
nahikoa seguru;
patata landatzea
baduzu helburu
kalimotxo batekin
hartuko zaitugu
asanbleara etorri
ta hitz egingo dugu. (bis)

Mantxi:
Gazte honek sortu dit
halako letxea
baserri ederra du
oilatei antzea
gainera lotsa gabe
hau odol txartzea!
Asanbladara joango naiz
ta ez eman atzea
defenditu behar det
aitaren etxea. (bis)

F. Paia:
Ta orain arte zergaitik
zaizu zuri ahaztu?
Hau huts-hutsik zegoen
ezin da ukatu.
Nor dugu zure aita?
Ez dakit parkatu
baina etorri zaitez
eta parte hartu
kontzertuan aurretik
bertso bat kantatu. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra